Nola sortu kontua
Lan-eskaintza batean izena emateko kontu bat beharrezkoa da. Horretarako, edo menutik SAIOA HASI sakatu behar dugu, edo lan-eskaintzatik ERREGISTRATU botoia sakatuz egin daiteke.

Sisteman erregistroa egiteko honako kanpuak bete behar dira
- Izena
- Abizena
- Posta elektronikoa
- Telefono zenbakia
- NAN zenbakia
- Pasahitza
BIDALI sakatzen dugu eta gure kontuan sartuko gara.

Gure kontutik, sartu ditugun datuak ikusi ahal izango ditugu. .
“NIRE ESKAINTZAK” ataletik, izena eman ditugun eskaintzak ikusi ahal izangu ditugu eta zuzenean betara joan.
PASAHITZA ataletik, gure pasahitza aldatzeko aukera izango dugu.
Lan-eskaintza batean izena ematea
Lan-eskaintza batean izena emateko, lehendabizi sisteman alta eman behar dugu. Behin alta ematean, lan eskaintzan bertan, alta emateko formularioa izango dugu.
Lan-eskaintzan izena emateko EZ DITUGU DOKUMENTUAK IGO BEHAR. Bakarrik baldintzak onartu eta BIDALI botoiari sakatu ezgero izena emango dugu. Dokumentazioa momentuan edo gerohago igo daiteke (ez da beharrezkoa dokumentazio guztia aldi berean igotzea)
Lan-eskaintza batean dokumentua igo / aldatzea
Lan-eskaintza batean dokumentuak igotzeko, lan-eskaintza horretan alta emateko formulariotik egin daiteke edo KONTUA lekutik. Bertan, NIRE ESKARIAK ataletik, alta eman dugun lan-eskaintza aukeratzen dugu eta bertan dokumentuak igo edo aldatu ditzakegu.

Dokumentuak igotzeko edo aldatzeko, lan-eskaintzan alta ematen dugun formulario bera aterako zaigu. Bertan PDF, DOC, DOCX edo JPG dokumentuak igo ahal izango ditugu eta 10 MBtako gehienezko tamaina izango dute.
Aldez aurretik fitxategiren bat igo izan badugu eta aldatu nahi badugu, berriz ere igotzen dugu izen berdinarekin eta sistemak lehengo dokumentua berriarekin aldatuko du. Fitxategi berriak igotzen baditugu eta ez badugu aldaketak ikusten, pantaila freskatu beharko dugu (f5 tekla sakatuz, edo orrialdea birkargatuz)
Lan-eskaintza indarrean dagoen bitartean, igotako dokumentuak nahi adina aldiz alda daitezke.
