Administraria

Eginkizun nagusiak:

  • Jendearentzako arreta eta informazioa eskaintzea.
  • Dokumentuen sarrera eta irteerako erregistroen kudeaketa.
  • Teknikariekin eta beste langileekin lankidetzan aritzea, hala eskatzen zaienean.
  • Elkarteko langileei zeharkako laguntza administratiboa ematea, jasotako jarribideei jarraituz.
  • Espedienteen eta dokumentazioaren sortzea eta kudeaketa.

Baldintzak:

  • Titulazioa: batxilergoko titulua edo teknikari titulua.
  • Hizkuntzak: 3. hizkuntza-eskakizuna (EGA) edo egiaztatutako baliokidea (C1), nahitaezkoa.

Eskaintzen da:

  • Prozesua amaitu eta berehala hastea lanaldi osoan, erakundearen egutegiaren arabera.
  • Lantokia: EUDELeko Bilboko egoitzan. Ordainsaria, EUDELeko 12. maila.

Izen-ematea:

Interesdunek beren CVa eta lan-bizitzaren ziurtagiria, eskatutako titulazio ofizialaren kopia eta merezimenduak ebaluatzeko behar den dokumentazio guztia bidali beharko dituzte.

Aurkezteko epea: 2026ko urriaren 9a

Egoera: Indarrean

Mesedez saioa hasi lan-eskaintza honetan izena emateko