HIZKUNTZA-NORMALIZAZIO, KULTURA ETA ITZULPENGINTZAKO TEKNIKARIA

Eginkizun nagusiak:

  • Hizkuntza Normalizatzeko Planaren diseinua eta jarraipena.
  • Sailei eta organoei aholkularitza teknikoa ematea.
  • Euskara sentsibilizatzeko eta sustatzeko jarduerak antolatzea.
  • Testu instituzionalak itzultzea, berrikustea eta zuzentzea.
  • Euskararen eta kulturaren arloko foro eta organoetan parte hartzea

Baldintzak:

  • Titulazioa: unibertsitate-gradua edo baliokidea.
  • Hizkuntzak: 3. hizkuntza-eskakizuna (EGA) edo egiaztatutako baliokidea (C1), nahitaezkoa.
  • Esperientzia: 2 urte, gutxienez, euskara-teknikari edo normalizazio- eta/ edo itzulpen-teknikari gisa, sektore publikoan eta/edo pribatuan.
  • B motako gidabaimena eta EAEn mugitzeko prestasuna.

Eskaintzen da:

  • Prozesua amaitu eta berehala hasteko lanaldi osoan erakundearen egutegiaren arabera.
  • Lantokia: EUDELeko Bilboko egoitzan. Ordainsaria, EUDELeko 19. maila.

Izen-ematea:

Interesdunek beren CVa eta lan-bizitzaren ziurtagiria, eskatutako titulazio ofizialaren kopia eta merezimenduak ebaluatzeko behar den dokumentazio guztia bidali beharko dituzte.

Aurkezteko epea: 2026eko uztailaren 17a

Egoera: Indarrean

Por favor, inicia sesión para inscribirte en esta oferta de empleo