Eginkizun nagusiak:
- Hizkuntza Normalizatzeko Planaren diseinua eta jarraipena.
- Sailei eta organoei aholkularitza teknikoa ematea.
- Euskara sentsibilizatzeko eta sustatzeko jarduerak antolatzea.
- Testu instituzionalak itzultzea, berrikustea eta zuzentzea.
- Euskararen eta kulturaren arloko foro eta organoetan parte hartzea
Baldintzak:
- Titulazioa: unibertsitate-gradua edo baliokidea.
- Hizkuntzak: 3. hizkuntza-eskakizuna (EGA) edo egiaztatutako baliokidea (C1), nahitaezkoa.
- Esperientzia: 2 urte, gutxienez, euskara-teknikari edo normalizazio- eta/ edo itzulpen-teknikari gisa, sektore publikoan eta/edo pribatuan.
- B motako gidabaimena eta EAEn mugitzeko prestasuna.
Eskaintzen da:
- Prozesua amaitu eta berehala hasteko lanaldi osoan erakundearen egutegiaren arabera.
- Lantokia: EUDELeko Bilboko egoitzan. Ordainsaria, EUDELeko 19. maila.
Izen-ematea:
Interesdunek beren CVa eta lan-bizitzaren ziurtagiria, eskatutako titulazio ofizialaren kopia eta merezimenduak ebaluatzeko behar den dokumentazio guztia bidali beharko dituzte.
Aurkezteko epea: 2026eko uztailaren 17a
